| Atal honetan EAEko gazteen egoerari buruzko diagnostikoa jasotzen da. Lehenago adierazi bezala, azterketa ataletan banatuta, gazteriaren errealitate sozialaren konplexutasuna soildu nahi izan da. Modu horretan, bost azterketa-dimentsio edo arlo bereiztu dira: -Lana eta lan-munduratzea Bost arlo horiek gazteriaren errealitate soziala osatzen dutela ulertuta, arlo bakoitza banan bana aztertu da, diagnostikoa osatzeko xedeari begira. Kasu askotan, ez da erraza izan arlo bakoitzari dagozkion arazo gune nagusiak adieraztea, gainerakoen aipamenik egin gabe. Hori, bereziki, Hezkuntza eta laneko prestakuntza eta Aisialdia eta gazte-kulturaren arloetan gertatu da. Lana eta gizarteratzea edo Etxebizitzak –aztertzeko oso trinkoa– ez bezala, Osasuna eta Gizarte-ekimenak elkarren oso desberdinak diren bi alderdi eskaintzen ditu: batetik, osasunari lotutako gaiak daude (osasun fisiko eta mentala, jokaera osasungarriak, etab.) eta, bestetik, gizarte-ekimenei lotuagoak (marginalitatea, gizarte-arriskua, etab.). Modu horretan, arlo hori bi diagnostikotan banatu da, bata Osasunari buruzkoa, eta, bestea, Gizarte-Ekimenari buruzkoa. Halaber, hezkuntzaren alderdi orokorrenak bereziki laneratzeari zuzendutakoetatik bereiztu nahi izan dira. Horrela, bi azpi-arlo gehiago sortu dira: Hezkuntza eta Laneko prestakuntza. Azkenik, Aisialdia eta gazte-kultura arloak ere tratamendu bereiztua izan du. Batetik, Aisialdiaren fenomenoak gaur egun aparte aztertzeko besteko garrantzia hartu duela erabaki da. Halaber, azken urteotan kirol-jarduerari ekiteko moduetan aldaketa handiak gertatu diren neurrian, azterketa bereiztua egiteari egokia iritzi zaio. Azkenik, Kulturaren arloak aisialdiaren eta lanaren elementuak biltzen ditu (kontsumoa, kultur industria, kultur ekoizpena, etab.) eta, beraz, hori ere aparte aztertu da. Beraz, dokumentu honek guztira bost arlori buruzko bederatzi diagnostiko jasotzen ditu: -Lana eta laneratzea. Arlo bakoitzari buruzko dokumentuek egitura komuna dute, orokorretik zehatzera doana, eta, bertan, funtsezko bost epigrafe adierazten dira: -Arlokako diagnostikoa. Izaera irekia duen epigrafea da, eta, bertan, jorratzen den arloan gazteen egoerari buruzko diagnostiko orokor bat egitea da helburua. Izaera ireki horrek diagnostiko honetan ondorengo epigrafeetan derrigorrez agertu behar ez duten azterketak eta ideiak sartzeko aukera ematen du. Izan ere, adierazitako moduan, dokumentuen egitura orokorretik zehatzera baitoa, jarduera lehentasunei jarraiki. -Ondorioak. Ondorioen atalak diagnostikotik ateratako ideia nagusien laburpena izan nahi du. -Helburuak. Epigrafe honetan, lehentasunen, egingarritasunaren eta egokitasunaren arabera, jorratzen den arloan ezarri behar diren helburuak adierazten dira. -Esku-hartze ildoak. Arlo honek planaren ekintzak egituratzeko erabili beharreko lan-ildoak jasotzen ditu. -Ekintzak. Planaren elementurik zehatzena da eta
martxan jarri beharreko neurri zehatzak adierazten ditu. |