| Ondoren, arlo bakoitzaren diagnostikoaren arabera, II.Gazte Plana indarrean egon den urteetan lehentasunezkotzat jotzen diren lan-ildoak jasotzen dira. Era berean, erakunde bakoitza gizarte-eragileekin lankidetzan sustatzeko konpromisoa hartu duen ekintzak zehazten dira: Esan beharra dago, xedea ez dela EAEko gazte politiken
baitan burutuko diren ekintza guztiak jasotzea, honako beste hau baizik:
gazteen emantzipazioa zaildu edo eragozten duten arazo nagusiei erantzunez,
lehentasuneko ekintza positibotzat adostu diren horiek. Aipatutako erakundeen
arteko adostasun edo akordio horiek, oinarrizko hiru irizpideren arabera
ezarri dira: Modu horretan, I. Gazte Planarekin hasitako planteamenduarekin jarraituta, II. Gazte Planak ezaugarri hauek ditu: --Eskuartze ildo kopuru murriztu baina esanguratsu bat
jasotzen du. Ahaleginen sakabanaketa eta eraginkortasunaren galera ekiditea
da helburua, jarduera-ildo asko dituzten planetan gertatu ohi dena. Gazte Planaren beharra arrazoitzen duten argumentuei buruzko atalean adierazi bezala, gutxienez bi esku-hartze sozio-instituzional ezarri behar dira, gaztearen etapen araberakoak: nerabetasunaren eta prestakuntza-zikloaren ondorengoaren araberakoa (14-24) edo aurrera egindako gaztetasunaren eta lan merkatuan sartzeko etaparen araberakoa (25-30 urte). Ondorioz, gaztetasunaren lehen faserako aktiboagoak diren gizarteko rol batzuei lotutako ahaleginak nabarmentzen dira: - Edukien eta balioen hezkuntza. Gaztetasunaren bigarren faserako, ekimenak gizarteratzeari buruzkoak dira: - Lan-merkatuan txertatzea errazteko neurriak (autoenplegua,
enplegu hobi berriak, eskaintzaren sustapena...).
- Lana eta lan-munduratzearen arloan, enplegu programak
sustatzea eta laneko ezegonkortasunaren aurkako neurriak hartzea. Instituzio bakoitzak ezartzen duen planifikazio orokorrari
kalte egin gabe, Zuzendaritza Batzordeak bere eragin biderkatzailea eta
eragin soziala dela eta aurrekontu ekitaldietan zehar modu berezian nabarmendu
behar diren ekintza estrategikoak hautatuko ditu urtero. Ekitaldia bukatuta,
horien betetze-maila aztertuko da, eta horrek hurrengo ekitaldiaren programazioa
birbideratzeko aukera emango du. I. ARLOA. LANA ETA LANERATZEA
II. ARLOA. HEZKUNTZA ETA LANERAKO PRESTAKUNTZA LANERAKO PRESTAKUNTZA
III. ARLOA. ETXEBIZITZA
IV. ARLOA. OSASUNA ETA GIZARTE-EKINTZA OSASUNA
GIZARTE-EKINTZA
V. ARLOA. GAZTEEN AISIA ETA KULTURA
KIROLA
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||