Hezkuntza Saila

II Gazte Plana

4.1.5. GAZTEEN AISIA ETA KULTURA

II. Gazte Planaren azken arloan, euskal gazteriak aisiaren eta kulturaren eremuetan dituen jarduera eta egiteko nagusiei buruzko diagnostikoa egin da. Bereizita aztertu dira jardueren deskripzioa eta horiek gaur egun euskal gazteriarengan duten eragina. Batetik, jarduera, kultur jardueraren fase desberdinekin lotura zuzena duten gazteen ekintzak identifikatu dira. Bestetik, aisia-modu tradizionalek modu berri eta konplexuagoetarantz izandako bilakaera aipatzen da. Azkenik, kirol-jarduera, bere izaera berariazkoago eta zehatzagoagatik, bereizita aztertu da. Kirol-arloko diagnostikoak gazteek kirolarekiko duten konpromisoa aldatu egin dela erakusten du.

Bestalde, komenigarria da aisialdia, kultura eta kirolaren gaiak jorratzerakoan, EAEko errealitateak gizarte-egituraren ikuspuntutik duen pluraltasuna kontuan hartzea: nola lurraldeen errealitate desberdinei dagokionez (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba), hala landa-ingurunea eta ingurune-hiritarraren arteko bereizketari dagokionez. Ekarpen oro errealitate desberdin horietara egokitzeko gai izan behar da, aisialdia, kultura eta kirolerako aukerek kontuan hartu beharreko berezitasunak baitituzte. Eskuragarritasunaren zailtasunei dagokionez, berau zaildu edo baldintzatzen duten arazo psikikoak, zentzumenekoak, eta abar ere kontuan hartu behar dira.