| 4.1.4. OSASUNA ETA GIZARTE-EKINTZA Osasuna eta bizi-kalitatearen arloak harreman estua du ongizatearekin, ongizatea zentzu fisikoan, psikologikoan eta sozialean ulertuta. Zalantzarik gabe, pertsonen ongizateak zerikusia du planaren arlo guztiekin, eta, beraz, ez dagokio arlo bati soilik. Baina alderdi fisikoei eta osasunari lotuta eta ingurunearekiko erlazioari lotuta azter daiteke. Horrenbestez, osasunari eta gizarte-ekintzari buruzko gaiak jorratzen dituen esku-hartze arlo bat sor daiteke. Hala ere, arloaren gaineko ikuspegi egoki bat izateko, bi azpi-esparru edo azpi-arlo tematiko bereiztea komeni da: bat, zuzenean osasunarekin erlazionatua, eta, bestea, gizarte esku-hartze edo ekintzarekin zerikusi handiagoa duena. |