| 4.1.2. HEZKUNTZA ETA LANERAKO PRESTAKUNTZA Gazteen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko beharrezkoa da hain konplexua den errealitatea zatika aztertzea. Horregatik, hezkuntza- eta prestakuntza-munduaz planteamendu orokor eta global batetik hitz egin badaiteke ere, hezkuntza-errealitatearen bi dimentsio bereizi behar dira: batetik, hezkuntza-lanaren hasierako egoerei lotutako eremua, ez hain teknikoa eta orokorragoa; eta, bestetik, hezkuntza lan-merkatura berehala egokitzeko ezagutzen bilaketa gisa ulertzen duen dimentsioa. Horrela, bereizi egin dira, batetik, hezkuntza, hezkuntza-lana izango litzatekeena (aipatutako lehenengo dimentsioari dagokio); eta, bestetik, lanerako prestakuntza, lan-munduarekiko lotura zuzenagoa duena. Bi azpiataletako diagnostikoak bereizita aurkeztuko dira jarraian.
|