| 1.3. GAZTE PLANAREN PROFILA Orokorki, esan daiteke plan bat helburu jakin bat lortzeko neurri edo jarduera-multzoa dela. Definizio horren arabera, II. Gazte Plana, bertan dauden eta EAEko gazteriaren egoera eta etorkizuneko aukerengan positiboki eragiteko proposamen guztiek osatzen dute. Hala ere, hori ez da nahikoa II. Gazte Planaren garrantzia ulertzeko. Plana ulertzeko, bere aurrekariak, bilakaera, lantze-prozesua, barne hartu dituen konpromisoak eta aurre egin beharreko erronkak ulertu behar dira. Ondorengo ataletan II. Gazte Plana hobeto ulertzen
eta lanerako tresna garrantzitsu gisa erabiltzen laguntzen duten alderdi
horiek aipatzen dira. |