| 1.3.3.1. Fasez faseko deskribapena Instituzioen eta sailen arteko harremanek eta gizartearen parte-hartzeak garrantzi handia hartu dute II. Gazte Plana lantzean. Plana lantzeko prozesu hori, hain zuzen, hiru fase hauetan garatu da: 1. fasea: Ekintza-dinamikak. Plana sustatzeko lan-mahaiak. I. Gazte Planaren lekukoa hartu nahi duen II. Gazte Plana lantzeko orduan, lehenik eta behin, lehenengoak izan dituen egiturazko edo planteamendu orokorreko gabeziak zein izan diren antzeman dira, horiek aintzat hartzea izugarri mesedegarria baita bigarren Plana hobetze aldera. Hala, lehenengo fase batean, material batzuk landu dira zenbait gairen inguruko gogoeta errazteko. Gai horiek, I. Gazte Planaren garapenak argi utzi duenez, funtsezkoak izan daitezke Plana sustatze aldera. Plana sustatzeko asmotan, honako gai hauek hautatu dira lan-mahaietan garatzeko: agente sozialak, komunikazio-plana, plan indibidualizatuak, gazteen inplikazioa eta plan-koordinazioa. Munta handiko gai horiek Planarentzat oinarrizkoak diren alderdi batzuei heltzen dizkiete, eta gainera, bidea urratzen diete Planak aurre egin behar dien ekintza-dinamika berri batzuei. Gai horiek landu diren lan-taldeetan parte hartu duten 49 pertsona guztiak adituak dira, nor bere eremuan, eta denek ere zuzeneko harremana dute aztertu diren gaiekiko. 2. fasea: "Ontziak" edo talde-lana. Diagnostikoak eta proposamenak egitea. Bigarren fasean bost diagnostiko egin dira guztira (bana Planaren alor bakoitzeko). Diagnostiko horiek bederatzi hileko lanaren emaitza dira, eta haiek egiteko hainbat erakundek, agente sozialek eta gaztek hartu dute parte, alegia, gazte-gaietan zeresanik duten agente guztiek, dela gazteriaren gainean nolabaiteko erantzukizunik dutelako, dela ekintzen garapenean nahastuta daudelako. Hala, Plana egitean, horrek instituzioen arteko eta diziplinen arteko harremanak bermatzea bilatu da. Guztira 142 pertsona izan dira (EAEko Administrazioko hiru mailetako teknikariak, gazte-munduari lotutako agente sozial desberdinei dagozkien pertsonak eta elkartu gabeko gazteak) lan-bilera bizietara ezagutza, esperientzia eta jakintza teknikoa ekarri dituztenak. Bilera horiek, hain zuzen, diagnostikoak egitea, lehentasunezko esku-hartzeko ildoak ezartzea eta azken horiek ekintza bihurtzea izan dute helburu. Esparru instituzionalean Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta hiru euskal hiriburuetako udalen 79 teknikarik hartu dute parte, eta agente sozialen esparruan 41 entitatetako 63 pertsonak, baita elkartu gabeko hainbat gaztek ere. Horiek guztiek oso eginkizun zehatza izan dute: II. Gazte Plana egitea. Hori hiru lan-ildo hauen bidez gauzatu da: -I. Gazte Planerako landutako diagnostikoen berrikuste
kritikoa. Horretarako, erreferentzia-material batzuk erabili ziren, esaterako, I. Gazte Planaren ekintza bakoitzaren balorazio kualitatiboa, "Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Ekarpena" dokumentua, alor bakoitzaren balioen inguruko beste erreferentzia-dokumentu bat, eta beste eremu geografiko batzuetako gazteriaren osoko planen ekintza guztiak. Lehen fasean banaka jardun zen, eta ondoren parte-hartzaile bakoitzaren ekarpenak dokumentu bakarrean laburbildu ziren. Ondoren, dokumentu hori baliatu zen taldean eztabaidatu eta hausnartzeko gidoi gisa. 1. eta 2. faseen (sustapena eta proposamenak) baterako emaitza Zirriborro bat izan zen. Hartan bildu eta ordenan jarri zen guztira 171 pertsonak egindako lana, eta hedatu baino lehenago, parte-hartzaile guztien oniritzia jaso zuen. Behin dokumentu hori landu ondoren, hirugarren fasea urratu zen: II. Gazte Planaren Zirriborroa dokumentua gizarteratzea. 3. fasea: Zirriborroa hedatzea eta ekarpenak eranstea. Planaren Zirriborroa gizarteratzearekin dokumentu hori ezagutarazi nahi izan da. Hala, dokumentu hori gizartearen aurrean aurkeztu da, horretara nahastutako instituzioen, agente sozialen eta gazteen ekarpenak elkartzeko. Zehazkiago, gizarteratzeak honako hiru xede hauek izan ditu: -Gazteen errealitateari buruzko kontzientzia soziala piztea.
Horretarako, ahalik eta parte-hartzerik handiena bilatu da, baita gazteen
beharren inguruko eztabaida soziala sustatzea ere. Gizarteratzea zenbait esparrutan eta ekintza batzuen bidez abiarazi da. Jarraian horien guztien berri ematen da. 1. esparrua. Gazteak. Gazteen kolektiboa ez da homogeneoa, eta horregatik bi kategoriatan zatitu da. Horretarako, elkarte-mailako aldaera baliatu da, kolektibo batera eta bestera sartzeko moduak desberdinak direlako. Gazte elkartuen kolektiboari dagokionez, gizarteratzea Euskadiko gazteriaren Kontseiluaren bidez egin da. Horrek aukera eman du dokumentua 80 gazte-elkartetara eramateko. Bestetik, taldean lan egiteko dinamika bat jarri da abian ("Gazte ontziak"). Horren emaitza izan da dokumentu bat egitea, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak II. Gazte Planaren Zirriborroari egindako ekarpenen berri emateko. Elkartu gabeko gazteen kolektiboari dagokionez, iritzi-inkesta bat egin da 1.200 gazteren artean, Azterketa Soziologikoko Bulegoaren bidez. Bestetik, zirriborroa eta iritzi-inkesta eskuragarriago jarri dira, Eusko Jaurlaritzaren web orrialdearen bidez. 2. esparrua. Agente sozialak. Agente sozialen esparruan, Zirriborroa bost alorretako 200 ordezkariri bidali zaie. Horrekin batera galdera-sorta bat igorri zaie, ondoren, agente horiek Planari egin nahi dizkioten ekarpenak biltzeko: Planaren Zirriborroaren balorazio orokorra, edukia alorren arabera baloratzea, eta iradokizun eta ekarpen orokor edota zehatzak. Pertsona horiek gazte-munduarekin zerikusia duten hainbat esparrutako –gazte-asoziazionismoa, GKEk, ikasleen ordezkariak (Euskal herriko Unibertsitatekoak, Deustuko Unibertsitatekoak eta Arrasateko Unibertsitatekoak), emakume-elkarteak, kirol-federazioak, etab.– 150 elkarte eta agente sozial baino gehiagoren kide dira. 3. esparrua. Erakunde publikoak. Agente sozialen kasuan bezala, ingurune instituzionalean ere gizarteratze-prozesua jarri da abian, baina kasu honetan bi mailatan: maila teknikoan eta maila politikoan. Hala, maila bakoitzerako helburu desberdinak ezarri dira. Maila teknikoaren kasuan, agente sozialen kasuan erabili den lan-eskema berari jarraitu zaio. Euskal Herriko Administrazio Orokorreko eta Foru eta Tokiko Administrazioetako 300 teknikarik baino gehiagok jaso dituzte bai Planaren Zirriborroa bai ekarpenak biltzeko galdera-sorta. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Udalek dokumentua gizarteratze aldera egindako ahalegina (EAEko 79 Udaletako 137 teknikariri igorri zaie). Maila politikoan, ordea, klase politikoak dokumentua bere egitea izan da helburua, hau da, erantzukizun politikoak dituzten pertsonek Planaren eskakizunak beren gain har ditzaten. Ekarpenak bildu eta eranstea Laburbildurik, zenbait gizarteratze-kanal baliatu dira Gazte Plan honen edukia ezagutarazteko. Haatik, gizarteratze-prozesua ustela gertatuko zen Planaren balorazioa eta hari egindako ekarpenak biltzeko ahalegina egin ez balitz. Biltzeko lan eskerga horri esker, 150 pertsona baino gehiagoren ekarpenak erantsi ahal izan dira. Talde parlamentarioekin, alderdi politikoen zuzendaritza-batzordeekin eta erakunde sindikal garrantzitsuenekin ere hainbat bilera egin dira. Halaber, EAEko zeharkako beste plan batzuen ardura duten erakundeek plana ikuskatu dute, Gazte Plana beste plan horietara zenbateraino moldatzen den jakiteko. Bestalde, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari, Lan Harremanetarako Kontseiluari, Osalan erakundeari, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari, Emakunde erakundeari eta Euskadiko Gazteria Kontseiluari balorazio-txostena egiteko eskaera egin zaie, beren ekarpenez Plana osatzeko. Azkenik, azken testua idazteko aintzat hartu dira Parlamentuko Emakume eta Gazteria Batzordeak 2002ko maiatzaren 6an onartu zituen Ebazpenak. Konpromiso instituzionala Plana lantzeko prozesuaren azken fasean, erakunde
bakoitzeko ordezkari politikoek bat egin dute Planaren eskaerekin. Eskaera
horiek zehaztu dira 4. kapituluan biltzen diren konpromisoetan.
|