Hezkuntza Saila

Atzerriko ikasketen baliokidetza. Maiz egiten diren galdera orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizitokia duten pertsonek; Horretarako, nahitaez aurkeztu behar da EAEko udal batek emandako errolda-ziurtagiria.

Atzerriko hezkuntza-sistema baten arabera egindako ikasketak homologatzeko edo baliozkotzeko eska dezakezu.

Ikasketek honako baldintzak bete beharko dituzte: 

  • Balio ofiziala izan behar dute dagozkion herrialdeko hezkuntza-sisteman.
  • Jatorrizko herrialdean benetan gaindituta egon behar dute, homologatu edo baliozkotu nahi den ikasturtearen aurreko ikasturteetakoak barne.
  • Ikasketa-baliokidetza nahikoa egon behar da, iraupenaren eta edukien aldetik, Espainiako ikasketei edo tituluari dagokionez. 

Ikasketak Espainian kokatutako atzerriko zentro batean egin badituzu, Espainian horretarako eskumena duen hezkuntza-administrazioak emandako baimena izan behar du zentro horrek.

Zure ikasketek (bukatutakoek eta gainditutakoek) gure hezkuntza-sistemako ikasketekin duten baliokidetza ezagutzeko, Ikasketen baliokidetza-taulak, herrialdeen arabera izeneko dokumentua kontsulta dezakezu. Dokumentuan zaudela, joan zaitez ikasketak egin dituzun herrialdera eta kontsulta ezazu.

Baliokidetza-taula duten herrialdeak alfabetikoki daude zerrendatuta.

Ez baduzu argi Espainiako sistemako zein lanbide-ziklorekin homologatu ditzakezun zure ikasketak, gomendatzen dizugu Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren (IVAC-EEI) webgunea kontsultatzea eta zuk egindakoarekin antza handiena duena aukeratzea.

Zure ikasketek gure hezkuntza-sistemako ikasketekin duten baliokidetza ikusi ondoren, kontsultatu Nahitaez aurkeztu beharreko agiriak, eskatutako homologazioaren arabera (leiho berri batean irekitzen da) izeneko dokumentua. Hor ikusiko duzu zein diren nahitaez aurkeztu behar dituzun agiriak eta zein diren betekizunak homologazio-eskaera egiteko. AGIRIEK OFIZIALAK izan behar dute, eta LEGEZTATUTA eta ITZULITA egon behar dute.

Online egin beharko duzu, Hezkuntza Sailak egindako aplikazioaren bidez.

Bertan:

  1. Eskaera bete eta dagokion tasa ordaindu beharko duzu aplikazioaren bidez.
  2. Gero, aurreko bi dokumentuak inprimatu beharko dituzu eta eskabidea sinatu.
  3. Azkenik, gainerako agiriekin batera, Zuzenean zerbitzuan aurkeztu beharko dituzu.
  • Hagako Hitzarmena sinatu duten herrialdeek igorritako agirien kasuan, herriko autoritate akademikoek agirien sinadurak aintzatetsi behar dituzte eta, ondoren, herrialde horietan eskumena duten agintariek  Hagako apostila eman behar dute.
  • Gainerako herrialdetan igorritako ikasketa-agiriak diplomazia-bidez legeztatu behar dira, organismo hauetan eta hurrenkera honetan:
    • Jatorrizko herrialdeko Hezkuntza Ministerioa.
    • Agiriak igorri dituen herrialdeko Kanpo Arazoetarako Ministerioa.
    • Agiriak igorri dituen herrialdean Espainiak duen ordezkaritza diplomatikoa edo kontsularra.
  • Ez da inolako legeztatzerik eskatzen Europar Batasuneko herrialdeetako agintariek igorritako agirietarako, edo Europako esparru ekonomikoari buruzko akordioa sinatutako herrialdeetakoek igorritako agirietarako, ezta Suitzakoetarako ere, Europar Batasunarekin duen aldebiko akordioa dela eta.

    Bai, hala badagokio. Kasu horretan, itzulpen ofiziala honek egin behar du: 

    • Zinpeko itzultzaileak, behar bezala baimenduta edo Espainian inskribatuta (leiho berri batean irekitzen da) (Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación)
    • Espainiak atzerrian dituen edozein ordezkaritzak, diplomatikoak zein kontsularrak.
    • Eskatzailea herritarra den herrialdeak, edo agiria jatorria duen herrialdeak, Espainian duen ordezkaritza diplomatikoak edo kontsularrak.

    Zuzenean zerbitzura joaten zarenean, Gobernuaren aplikazioan lortutako eskabidea, sinatuta, eta ordainagiria eraman behar dituzu, gainerako agiriekin batera.

    Jatorrizko agiriak eraman behar dituzu eta haietako bakoitzaren kopia, KONPULTSA egiteko.Administrazioak fotokopia konpultsatuak hartuko ditu eta zuk jatorrizkoak gordeko dituzu.

    Ez. Atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen eta Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan sartu nahi duten ikasleek ez dute zertan egin ikasketak baliozkotzeko inolako izapiderik.

    2018ko martxora arteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako homologazio-kredentzialik baduzu, tituluari dagokion batez besteko nota eska dezakezu. 

    Kasu horretan, hau aurkeztu behar duzu: 

    • DBHko graduatu-tituluari dagokion batez besteko nota eskatzeko formularioa (leiho berri batean irekitzen da), behar bezala beteta.
    • Zure nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen indarreko agiriaren fotokopia konpultsatua.
    • DBHko graduatu-tituluaren homologazio-kredentzialaren fotokopia konpultsatua.
    • Legeztatutako ziurtagiri akademiko ofizialaren fotokopia konpultsatua, hala badagokio (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion LAU urteen ziurtagiria), zeinak homologatu nahi dituzun ikasketak ziurtatzen baititu. Bertan jasota agertu behar dira egindako mailak, ikasgaiak eta lortutako emaitzak, baita zein ikasturtetan gainditu ziren ere.

    Eskatzaileek izena eman ahal izan dezaten legez ezarritako epeen barruan, bai ikastetxeetan bai azterketa ofizialetan, eskabideak Baldintzapeko Inskripzioaren Bolantea izeneko dokumentuarekin batera aurkeztu behar dira. 

    Bolantean zein ikastetxetan eta zein ikasketatan matrikulatu nahi duzun jasoko da, eta Zuzenean zerbitzuak zigilatu beharko du. Edozein modutan ere, ez baduzu aurkezten homologazioa amaierako ebaluazioaren akta sinatu aurretik, egindako ikasketek ez dute baliorik izango.

    Homologazio ala baliozkotze-kredentziala lortzen baduzu, Administrazioa zurekin harremanetan jarriko da, sms edota email baten bitartez. Orduan:

    1. Sartu ikasgunea.euskadi.eus webean. Bertan erregistratzeko posible bada erabili NANa edo NIE nortasun dokumentuak. Eduki ezean, sartu abisuarekin batera jaso duzun DIE izeneko klabea.
    2. Behin sartuta, Historia Akademikoa eta Ziurtagiriak atalean, Kredentziala topatuko duzu.

    Kopia eskatu beharko duzu Hezkuntza Sailaren sortutako aplikazioaren bitartez. Bertan, jarraitu behar izango duzu Prozedura atalean azaltzen zaizkizun pausoak.

    Bertan:

    1. Eskaera orria bete eta tasa ordaindu beharko dituzu aplikazioaren bitartez
    2. Gero bi dokumentu hauek inprimatuko dituzu eta eskaera sinatu
    3. Bukatzeko, eskaera orria beteta eta ordainketaren egiaztagiria Zuzenean zerbitzuetan aurkeztu beharko dituzu
    • Zuzenean Araba/Álava:  Ramiro de Maeztu 10 01008 Vitoria-Gasteiz
    • Zuzenean Bizkaia:  Gran Vía, 85 48011 Bilbao
    • Zuzenean Gipuzkoa:  Andía, 13 20004 Donostia-San Sebastián