Hezkuntza Saila

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Heziketa-zikloak. Sarbide-proben salbuespenak

Titulazio hauetakoren bat izatea: 

  • Egin nahi diren irakaskuntzekin lotutako lanbide-arlo bateko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, edo titulu baliokide deklaratua.
  • Batxiler-titulua, arteen modalitatea, edo Batxilergo artistiko esperimentala.
  • Arte Plastikoetako goi-mailako titulua eta Diseinuko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan, edo baliokidetzat jotako tituluak.
  • Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan.
  • Arte Ederretako Lizentziatura.
  • Arkitektura.
  • Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa. 

Edo baldintza hau betetzen dutela egiaztatzen dutenek: 

  • Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea, eskuratu nahi den erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta.