Ekonomiaren termometroa
2025 azaroa

Euskal ekonomiaren termometroak 107,6ko balioa izan zuen azaroan. Horrela, euskal ekonomiak azken hilabeteetako joera positiboa luzatu du, nahiz eta jardueren artean sakabanatze handiagoa egon. Eskariari dagokionez, kontsumo pribatuak aurrerapen nabarmena du, eta inbertsioa da osagairik dinamikoena, eta jarduera bultzatzen jarraitzen du. Kanpo arloak ekarpen negatiboa egiten jarraitzen du, baina intentsitate txikiagoarekin. Eskaintzaren ikuspegitik, eraikuntzak eta zerbitzuek portaera bereziki ona dute, eta industriak, berriz, oso modu moderatuan egiten du aurrera.
Termometroaren bilakaera:
Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.