Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Izartu 2001-2005

 

Helburuak

Baldintzak

Laguntzen izaera eta kopurua

Programa txertatu baten balorazio-irizpideak

Programen jarduerak

 

  • Euskadiko hirigune degradatuak biziberritzea.
  • Euskadin lurralde-, ekonomia- eta gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politikan EBko eskualde politikaren antzeko eskema txertatzea.
  • Gobernuko sailek egiten dituzten jardueren osagarriak izango diren izaera integraleko jarduerak finantzatzea.
  • Udalei protagonismoa ematea.

Itzuli

  • Programek, gutxienez, 480 milioi pezetako guztizko inbertsioa aurreikusi beharko dute (publikoa eta pribatua batuta).
  • Eremu onuraduneko biztanle bakoitzeko guztizko inbertsioa, gutxienez, 80.000 pezetakoa izango da.
  • Udaleko programa bakarra onartzen da, 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerrientzat izan ezik, horietan bi programa izatea onartzen baita.

Itzuli

  • Ematen diren laguntzak ez dira itzuli beharko.
  • Lehenetsitako inguru geografikoetan kokatutako eremuak: aldi bereko finantzaketarako onartutako inbertsoaren %75 arte.
  • Gainerako eremuak: aldi bereko finantzaketarako onartutako inbertsoaren %50 arte.
  • Programa bakoitzeko guztizko dirulaguntza 1.500 milioitik beherakoa izango da, burutze denboraldi osoa kontuan hartuta.

Itzuli

  • Eremu onuraduna bereziki degradatutzat jotzen den eskualderen batean egotea.
  • Aurkeztutako programaren kalitatea.
  • Hirialdeen arazoen intentsitatea.
  • Programen formulazioan prozesu ireki eta partehartzaileak egotea.
  • Aurreikusitako jardueren izaera berritzailea.

Itzuli

Izartu Programarekin honako helburuak dituzten jarduerak sustatzen dira:

  • Lurralde-integrazio arazoak konpontzea.
  • Informazio- eta komunikazio-teknologia berriak sartzea.
  • Ingurune degradatuak berreskuratzea.
  • Enpresa berriak sustatuz jarduera ekonomikoan eragitea.
  • Enpresaburuei, enpresa txiki eta ertainei, turismoari eta udal ondareari laguntzea.
  • Hirialdeen ingurumena hobetzea.
  • Udalerriak gizarte-ekipamenduz hornitzea.
  • Berreskuratze-proiektuen bidez, irudi urbanoa hobetzea.

Itzuli