Ekonomia eta Ogasun Saila

Aurrekontu gauzatzearen estatistika

Estatistika horren helburua Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako Administrazioen finantza eta ekonomia jarduerak hiruhilabetean behin ezagutaraztea da.

Bertan sailkapen ekonomikoa erabiliz, aipatutako erakundeen gastu eta sarreren aurrekontuen gauzatzearen zenbateko metatuak erakutsiko ditugu hiruhilabetero.

Definizioa

Estatistika-eragiketaren izena da Aurrekontuak egikaritzearen estatistika (153016 kodea Euskal Estatistika Planean).

Datuak hiru hilean behin zabaltzen dira.

Helburu orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko hurrengo mailetan zein jarduera ekonomiko dagoen jakitea, aurrekontuen burutzapenaren bilakaera aintzat hartuta: Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak.

Helburu espezifikoak

  • Aurrekontuen burutzapena zein den jakin eta aztertzea, Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako gastuen kapituluetako eta sarreren kapituluetako sailkapen ekonomikoa aintzat hartuta.
    • Betebeharren (gastua) eta Aitortutako eskubideen (sarrerak) bidez aterako dira emaitzak, hiruhileko bakoitza amaitzen denean. Erantzuna osoa da, behar den informazio guztia ematen baitu.

    Eragiketaren diseinu metodologikoa

    • Biztanleria-eremua:

    Informazioa gastuaren eta sarreraren kapituluak bereizita ematen da, erakunde partaideek (Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak) aurrekontuak egiteko erabiltzen duten sailkapen ekonomikoaren arabera.

    • Denbora-eremua:

    Datuak hiru hilean behin jasotzen dira.

    • Geografia-eremua:

    Euskal Autonomia Erkidegoa.

    Iragan ekitaldiei dagozkien ordaindu gabeko kantitateak jasotzen dira.

    • Kapitulua: Pertsonalaren ordainsariak

    Pertsonal aktiboari, nahiz funtzionario, langile edo kontratatuari, dirutan edo espezietan ordaindutako lansari oro besarkatzen du, baita Gizarte-Segurantzaren kuotak, enplegatuen Aurrikuspeneko Mutualitateetara egin beharreko obligaziozko ekarpenak eta Prestazio Sozialen kontzeptuan abonatutako kopuruak ere.

    • Kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa

    Zerbitzuen funtzionamendurako behar diren eta inolako inbertsio-izaerarik ez duten ondasun arruntak eta zerbitzuak erostera bideratutako kredituak besarkatzen ditu.

    • Kapitulua: Interesak

    Kapitulu honetan sartuko dira balore-tituluek, aurrerakinek eta hartutako mailegu eta gordailuek errepresentaturiko Zor Publikoaren interesak ordaintzeko beharrezko kredituak.

    • Kapitulua:Tansferentzia arruntak

    Kapitulu honek beste sektoreei onuradunen kontrapartidarik gabeko eragiketa arruntak finantzatzeko eman beharreko kredituak besarkatzen ditu.

    Transferentiza bat arrunta edo kapitalekoa bezala kontsideratzeko eta, beraz, bakoitzari dagokion kreditua IV edo VII kapituluan sartzeko oinarri bezala balio izan behar duen irizpidea, agente hartzaileak berorri emango dion destinoa da.

    Bere xedea I kapitulutik IVerakoan -biak barne- sartutako gastuen finantzaketa baldin bada, subentzioa ematera bideratutako kreditua 4. kapituluan sartuko da. Aldiz, transferentziaren helburua VI kapitulutik VIIerako kapituluetan barnehartutako gastuak finantzatzea baldin bada eta, beraz, agente onuradunaren inbertsio-mailan eragiten baldu, subentzioa ematera bideratutako kreditua VII kapituluan sartuko da.

    • Kapitulua: Kontingentzia-funtsa

    Aurrekontu kreditu berezitua da, ekitaldi bateko Aurrekontu onetsian aurreikusi gabeko behar ez-diskrezionaletarako.

     

    Eragiketa arruntak

    Pertsonalaren ordainsariak + Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa + Interesar + Transferentzia arruntak + Kontingentzia-funtsa.

    • Kapitulua: lnbertsio errealak

    Kapituiu honetan, inbertsio bezala kontsideratutako edozein proiektu-mota burutzeko behar diren zuzkidurak barnehartzen dira.

    • Kapitulua: Kapital-transferentziak

    Onuradunen kontrapartidarik gabe kapital-eragiketak finantzatzeko emandako kopuruak jasotzera bideratutako kredituak barnehartuko ditu.

    Kapital-eragiketak

    lnbertsio errealak + Kapital-transferentziak.

    • Kapitulua: Finantza-aktiboen aldakuntza

    Baloreak, emandako maileguak eta aurrerakinaketa eratutako gordailuak erostera bideratutako kredituak barnehartuko ditu.

    • Kapitulua: Finantza-pasiboen aldakuntza

    Zor, mailegu eta aurrerakinen amortizazioak kontabilizatzera bideratutako kredituak, eta orobat hirugarren batzuek eratutako gordailuen itzulketa, besarkatzen ditu.

     

    Finantza-eragiketak

    Finantza-aktiboen aldakuntza + Finantza-pasiboen aldakuntza.

     

    Gerakinak
    Ekitaldiaren hasieran Kutxan zeuden gerakinak jasotzen dira, baita iragan ekitaldietatik kobratzeko direnak ere.

    • I. Kapitulua: Zuzeneko zergak
      Ahalmen ekonomiko zergagarriaren lehen azalpenari erantzuten dioten zerga-bidezko sarrerak, nahiz errentaren gainekoak nahiz kapitalaren gainekoak izan horiek.
    • II. Kapitulua: Zeharkako zergak
      Zuzeneko zergak ez bezala, ahalmen zergagarria, subjektu horrek hauetaz egin dezakeen erabilerarengatik kontuan hartzen diren zerga-sarrerak.
    • III. Kapitulua: Tasak eta bestelako sarrerak
      Funtsean zerbitzu publiko eta tasa fiskalen kontraprestaziotik etorritako izaera ez-zergagarriko sarrera arrruntak.
    • IV. Kapitulua: Transferentzia arruntak
      Kontrapartidarik gabe hartu izan eta eragiketa arruntak, hau da, gastuen aurrekontuko lehen kapitulutik laugarrenera bitartean barnehartutakoak finantzatzera bideratutako. kopuruak besarkatzen ditu.
    • V. Kapitulua: Ondarezko sarrerak
      Kapitulu honetako kontzeptu desberdinek Ondarearen errendimenduak jasotzen dituzte, nahiz balore-titulu, gordailu edo emandako mailegu eta jabetzaren errentatik etorritako interesak izan horiek.

    Eragiketa arruntak
    Zuzeneko zergak + Zeharkako zerga + Tasak eta bestelako sarrerak + Transferentzia arruntak + Ondarezko sarrerak

    • VI. Kapitulua: Inbertsio errealen inorentzea
      Lurren edo inbertsiotzat ematen diren beste edozein ondasun-rnotaren salmentagatik hartutako kopuruak jasotzen ditu.
    • VII. Kapitulua: Kapital-trasnferentziak
      Zuzeneko kontrapartidarik gabe hartu izan eta kapital-eragiketak finantzatzera bideratutako kopuruak barnehartzen ditu.

    Kapital-eragiketak
    lnbertsio errealen inorentzea + Kapital-trasferentziak.

    • VIII. Kapitulua: Finantza-aktiboen aldakuntza
      Balore-tituluen salmentatik eta gordailu. eta emandako maileguetatik ondorioztutako itzulketatik etorritako sarrerak barnehartzen ditu.
    • IX. Kapitulua: Finantza-pasiboen aldakuntza
      Gordailu eta hartutako maileguetatik eta zor-jaulkipenetik etorritako hirugarrenen sarrerak barnehartzen ditu.

    Finantza-eragiketak
    Finantza-aktiboen aldakuntza + Finantza-pasiboen aldakuntza.

    Ekonomia eta Ogasun Saileko Estatistika Organoarekin harremanetan jartzeko

    Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:

    Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 63 97 / 945 01 63 83
    Honako helbide elektroniko honetan: estadistica-hacienda@euskadi.eus
    Bulegoak: Eusko Jaurlaritza
    Ekonomia eta Ogasun saila
    Organo Espezifikoa
    Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
    Kexak edo iradokizunak:
    Kexa edo iradokizunak posta elektronikoz igor detzakegu estadistica-hacienda@euskadi.eus, edo posta erabilita
    Eusko Jaurlaritza
    Ekonomia eta Ogasun saila - Organo Espezifikoa
    Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz