Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Zuraren sektoreko Behar Bezalako Arretari buruzko mintegia

Estatuan behar bezalako arreta arautuko duen Errege Dekretuaren berehalako jendaurrean jartzeari buruzko informazioa emango dute.

2013/03/21 - 2013/03/21
Inprimatu
Madril-Madril
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Confemadera Habitat - Recoletos kalea 13, 1. esk
Herria:
Madril
Probintzia:
Madril
Hasiera data:
2013/03/21
Amaiera data:
2013/03/21
Antolatua:
Confemadera Habitat
DESKRIBAPENA

Ingurumen Ministerioko teknikariek emango dute Behar Bezalako Arretari buruzko mintegia, 2013ko martxoaren 21ean, eta estatuan behar bezalako arreta arautuko duen Errege Dekretuaren berehalako jendaurrean jartzeari buruzko informazioa emango dute.

2013ko martxoaren 3an sartu zen indarrean Europako Parlamentuaren eta Europako Batzordearen 995/2010 araudia, 2010eko urriaren 20koa, zura eta zurezko produktuak merkaturatzen dituzten eragileen betebeharrak ezartzen dituena. Zuraren sektoreko enpresek prest egon behar dute legedia Europaren eskakizunen arabera betetzeko, estatuan ematen den lege-garatzea alde batera utzi gabe.

Espainian, Ingurumen Ministerioak du estatuan araudia garatzeko eta aplikatzeko eskumena.

Enpresek behar bezalako arreta ezartzeko dituzten tresnak ere ezagutuko dira mintegian, banaka eta arauaren eskakizunak betetzen dituen erakunde ikuskatzaile bati edo sistema bati atxikita.

Bertan aurrez aurre egonda edo saretik (on line) parte hartu ahal izango da mintegian.

Hemen kontsulta dezakezu programa, bai eta izena eman ere.

Azken eguneratzea: 14/03/2013