Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca

Arabako Errioxako Mahats bilketaren festa

XXIII. edizioa Samaniegon

Ekitaldi-deskribapena

Mahats-bilketaren XXIII. Festako ekitaldi nagusia irailaren 18a egingo da, Samaniegon. Toti Martinez de Lezea idazleak prestatutako pregoia irakurri ondoren hasiko dira ospakizunak.

Beste urteetan bezala, Arabako Errioxako ardoa produktu batekin senidetuko da, aurten Eusko Labela duen Ibarrako Piparrerekin. Senidetze ekitaldia larunbatan, irailaren 17an, ospatuko da eta bertan "Mahats-bilketa 2016" sariak banatuko dira.

Festa honen antolakuntza eta garapena oso bestelakoa da beste mahastizaintza-eskualdekoekin alderatuta; izan ere, izaera arabar eta erakargarri nabarmena du. Gainera, izaera ibiltaria du; horregatik, urtez urte, anfitrioi lanak egiten dituen herria aldatuz doa. Edizio guztietan eskualde osoa murgiltzen da festaren antolakuntzan, urtez urte ospakizunaren edukia berrituz.

EGITARAUA:

Larunbata, irailak 17 - Senidetzea Ibarrako Piparrak eta Arabako Errioxako Ardoa.

Igandea, irailak 18 - Arabako Errioxako mahats-bilketaren festa.

 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla eta Samaniegoko Udala
Ekitaldi-mota:
Fiestas y Tradiciones
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
11:00etatik aurrera
Samaniego
SamaniegoAraba/Álava (España)