Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zetorrinido

izond. Zool. Selazioen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Neurriz handiak dira, mutur zorrotzekoak eta gorputzaz luzaranak. Zakatz-zulo handiak izaten dituzte, eta hortz txiki sarriak eta zorrotzak. Mediterraneoan eta Atlantikoan bizi dira. Planktona jaten dute batez ere. Familia honetako arrain ezagunena marrazo handia da.