Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zetkin, Klara

Alemaniar buruzagi komunista (Wiedenau, 1857 - Arkhangelskoie, 1933). II. Internazionalaren sorrerako kongresuan (Paris, 1889) Alemaniako ordezkaritzako kide izan zen. 1892an emakumeentzako egunkari sozialista bat sortu zuen, Gleichheit, eta 1915ean gerraren kontrako emakumeen nazioarteko kongresu bat antolatu zuen. Rosa Luxenburgen eta Leninen adiskide zen, eta espartakisten mugimenduko kide izan zen. Alemaniako alderdi komunistaren sorreran parte hartu zuen (1919), eta bertako batzorde zentraleko kide izan zen. 1920an Reichstag-eko diputatu izendatu zuten. Hitlerrek aginpidea hartu zuenean (1933) Sobietar Batasunera alde egin zuen, eta han hil zen.