Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zetona

iz. Kim. R—CO—R’ erako molekula duen konposatua, R eta R’ hidrokarburo erro berdinak edo desberdinak direla. Zetonak izaki bizien konposaketan sarritan ageri dira. Era sintetikoaz ere lortzen dira, alkoholen deshidrogenazioz, edo oxidazioz, alkenoen ozonizazioz, edo hidroxilazioz, azido karboxilikoen eta gatzen deskonposaketa termikoz. Hiru motako zetonak bereizten dira: alifatikoak (azetona, metiletilzetona, dietilzetona, etab.), aromatikoak (benzofenona, azetofenona, etab.) eta bietarikoak (ziklohexamona, ziklopentanona, etab.).