Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zetonuria

iz. Med. Gernuan zetona maila neurriz gaindi izatea. Diabetesaren edo elikadura txarraren ondorioz, edo gantzen oxidazioagatik gertatzen da. Zetonuriak jotako erien gernuak kolore gorrixka izaten du. Gernuan dagoen zetona maila ikusteko sodio nitroprusido soluzio baten eta amonio soluzio baten tanta batzuk botatzen dira.