Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zeteno

iz. Kim. Gas kolorgea, CH2:CO. 550-800 °C-ko tenperaturan berotutako metalezko hodietatik propanoa lastertasun handiz igaroaraziz lortzen da, edo azido etanoikoa 700-1000 °C-an berotuz. Urarekin erreakzionaraziz azido etanoikoa ematen du, eta alkoholekin erreakzionaraziz berriz etanoatoak sortzen dira. Zelulosa azetatoa egiteko erabiltzen da batez ere.