Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zetterling, Mai

Suediako antzezlea eta zinemagilea (Vasteras, 1925). Antzerkian ari izan zen Stockholmeko Errege Antzokian eta arrakasta handiz antzeztu zituen Shakespeare, Sartre, Txejov eta García Lorcaren antzerki lanak. 1941ean hasi zen zineman antzezle; Olson, Sjöberg eta Bergman zinemagileekin lan egin zuen; 1950etik 1960ra Ingalaterran jardun zuen. 1960ean dokumentalak egiten hasi zen BBCrako. 1964an egin zuen fikziozko lehen film luzea, Alskande par (Maiteminduak), tonu garratzeko film feminista, arrakasta handia izan zuena. Harrezkero fikziozko filmak eta dokumentalak egin zituen. Filmak: Nattlek (1966, Gau jokoak), Doctor Glass (1968), Flickorna (1969, Neskak), Scrubbers (1983).