Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zetano

iz. Kim. 16 atomo karbonozko hidrokarburo hasea (C16H34). Kristal solidoa edo isurkaria da. Uretan ez da urtzen, baina bai hidrokarburoetan, alkoholean, azetonan eta eterrean. 19 °C-an urtzen da. Petroliotik ateratzen da. v Zetano zenbakia. Mek. Gasoil mota batek duen eztanda egiteko edo berez pizteko joera adierazten duen zenbakia. Zenbakia zehazteko gasoila zetano (irazekitzeko joera 100 duena) eta -metilnaftaleno (irazekitzeko joera 0 duena) dituen nahastura batekin alderatzen da. Gasoilaren irazekiko joera bera duen nahasturan zeteno proportzioa begiratzen da. Diesel motorretan zetano zenbakiak 40-70 bitartekoa izan behar du.