Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yonne

Frantziako erdi-iparraldeko departamendua, Burgundiako lurraldean [89]. 7.425 km2 eta 311.019 biztanle (1982). Prefetura hiria, Auxerre. Suprefetura hiriak: Avallon, Sens. Departamenduko ibai nagusia Senaren adarra den Yonne ibaia (293 km) da; hartatik du izena departamenduak. Geografiari dagokionez gorabehera asko dira alde batzuetatik besteetara: eskualde menditsuak, karearrizko zabalguneak, goi-ordokiak eta buztin lurraldeak aurki daitezke. Nekazaritza (laboreak, mahatsa, barazkiak), abeltzaintza eta ardogintza dira ekonomia jarduera nagusiak, eta aipagarria da turismoa ere; industrian garrantzizkoak dira janari eta zur industriak eta tresna elektrikoena, baina oro har urria da.