Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

York lurmuturra

Australiako iparraldeko muturra, York penintsulako iparraldean eta Queensland estatuan dagoena. Iparraldean Torres itsasartea du, eta itsasarte horren beste aldean Ginea Berria uhartea. 25 kilometro luze eta 20 kilometro zabal da. James Cook britainiar itsasgizonak aurkitu zuen 1770ean, eta Yorkeko dukearen izena jarri zion.