Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yokosuka

Japoniako hiria, Honshu uhartean dagoena, Tokioko badian, Kanagawako departamentuan. 390.083 biztanle. Merkataritza eta arrantza portu garrantzitsua da. Japoniako portu militarrik zaharrena da. Ontziolak eta burdin industria dira ekonomia jarduera nagusiak. Jatorriz arrantza portu txiki bat zen, 1865an lehenengo ontziolak eraiki ziren arte. Harrezkero hazi da hiria industria horren inguruan.