Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

York-eko Ia dukea ;(Edmundo Langleykoa)

York etxearen sortzailea (King’s Langley, Hertfordshire, 1341 - King’s Langley, 1402). Eduardo III.aren laugarren semea zen. 1385ean Yorkeko duke izendatu zuten. Rikardo II.a Irlandara gerra egitera joana zela (1399), erregeordetza haren gain geratu zen. Lancaster-eko Henrike, ondoko Henrike IV.a, Ingalaterran sarturik, erresistentzia antolatzen saiatu zen, baina laster harekin bat egin zuen.