Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

World Wide Web

Inf. Interneteko erabiltzaileak informazio elektronikoz hornitzeko mekanismoa. Web leku baterako sarbidea URL edo eduki orri bakoitzaren identifikatzaile bakarraren bitartez bideratzen da. Sistema honek informazio kopuru handia eskuratzeko aukera ematen die erabiltzaileei: egunkariak irakurri, liburutegietan bilaketak egin, pinakoteketan ibilbide birtualak egin, erosketa elektronikoak egin, kontzertuak entzun, lana bilatu eta beste funtzio asko. World Wide Web-en antolaketari esker, erabiltzaileek erraztasun handiz alda daitezke baliabide batetik bestera. Informazioa daukaten zerbitzaileen arteko loturak automatikoki eta modu argi batez egiten dira erabiltzailearentzat, hipertestu eta hipermedia funtzioak onartzen baititu bitartekoak. Erabiltzaileek aplikazio baten bidez (esploratzailea edo browser-a) ikusten dituzte datuok. Esploratzaileak orri bat erakusten du aurretik hautatu den gaiari dagokion testu, irudi eta hotsekin. Orduan, nabigatzaileak sisteman eragin dezake, sakonago aztertu nahi dituen elementuak seinalatuz saguarekin, zerbitzaile horretako edo beste bateko Web gunearekin loturik baitaude elementuok. Web guneak HTML (Hypertext Markup Language), DHTML edo XML (Extended Markup Language) hizkuntzetan idatzirik egon daitezke. HTTP protokoloa (Hypertext Transfer Protocol) orriok urrutiko zerbitzaileetatik erabiltzailearen ordenagailura helarazteaz arduratzen da. Maila beheragoko komunikazioak TCP/IP (Transmision Control Protocol/Internet Protocol) bidez gauzatzen dira normalean, nahiz eta, sistema irekia izanik, beste protokolo batzuk ere onartzen dituen.