Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Woodward, Robert Burns

Estatu Batuetako kimikaria (Boston, 1917 - Cambridge, Massachusetts, 1979). Bostonen eta Massachusetts-en kimikako ikasketak egin ondoren Estatu Batuetako, Kanadako eta Ingalaterrako hainbat unibertsitatetan irakasle izan zen. Konposatu organiko konplexuen sintesi ugari egin zituen: kinina (1944), kolesterola eta kortisona (1951), aminoazidoak eta estriknina (1955). Zenbait antiobiotikoren espazio egitura ere aztertu zuen. 1961. urtean klorofilaren sintesia egin zuen. 1965. urtean Kimikako Nobel saria eman zioten.