Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Worcester

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiria, Massachusetts-eko estatuaren erdialdean, Blackstone ibaiaren haranean, Boston hiriaren mendebalean. 170.000 biztanle (373.000 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Industria (ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, larrugintza, metalurgia, papergintza, beiragintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarria da hiriko arte museoa.