Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wieniawski, Henryk

Poloniar biolin-jotzailea eta musikagilea (Lublin, 1835 - Mosku, 1880). XIX. mendeko biolin-jotzaile onenetako bat izan zen. Hamaika urte zituela lehen biolin saria irabazi zuen Parisko kontserbatorioan. Kontzertu ugari eman zituen eta ospetsu egin zen mundu osoan. 1851-1853. urteetan Errusian jo zuen, eta 1860-1872. urteetan tsarraren gorteko musikari izan zen San Petersburgon. 1872-1874. urteetan Estatu Batuetan eman zituen kontzertuak. Musika lan erromantikoak idatzi zituen, besteak beste, mazurkak, polonesak eta biolinerako bi kontzertu.