Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Washington, Booker Taliaferro

Estatu Batuetako pedagogoa (Hale’s Ford, Virginia, 1856 - Tiskegee, Alabama, 1915). Esklabo familia bateko semea zen; hala eta guztiz ere, unibertsitateko titulua lortu zuen. 1881. urtetik aurrera, gerora Estatu Batuetako arraza beltzeko biztanleentzat unibertsitate garrantzitsuena izan zen Tuskegeeko eskolako zuzendari izan zen. 1900. urtean Liga nazionala osatu zuen beltzen arazoak konpontzeko.