Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vero, Luzio Aurelio

(Lat. Lucius Aurelius Verus). Erromatar enperadorea 161-169. urteetan (Erroma, 130 - Altino, 169). 138. urtean Antoninok semetzat hartu zuen Marko Aureliorekin batera. 161ean Marko Aureliok harekin banatu zuen enperadore kargua, baina ez zion egiazko aginpiderik eman. Partiarrak garaitu zituen eta, handik aurrera, barbaroen aurka borrokatu zen Marko Aureliorekin batera.