Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Verneuil, Henri

(Jaiotza izenaz Achod Malakian). Frantses filmegilea, jatorriz armeniarra (Rodosto, Turkia, 1920 - Paris, 2002). Kazetari ari izan zen zineman hasi aurretik. Zortzi film egin zituen Fernandel antzezlearekin, besteak beste, La Vache et le Prisonnier (1959, Behia eta presoa), arrakasta handia izan zuena. Aipagarriak dira Jean Gabin (1956, Le Président; 1962, Un singe en hiver; 1969, Le clan des siciliens) eta Jean-Paul Belmondo (1964, Cent Mille Dolars au soleil; 1974, Peur sur la ville) antzezleekin egin zituenak ere. Frantziatik kanpo ere filmak egin zituen: la Vingt-Cinquième Heure (1966), la Bataille de San Sebastian (1968), Anthony Quinn aktorearekin, le Serpent (1973).