Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Verrier, Urbain

Frantses astronomoa (St.-Lo, 1811 - Paris, 1877). Hidrogeno fosfuroari buruzko lanak egin zituen Gay-Lussacen laborategian eta, geroago, astronomia ikerketak egiten hasi zen. Merkurioren mugimendua aztertu zuen eta 1845ean Uranoren orbitari buruzko ikerketak hasi zituen. Uranoren orbitaren desbideraketak ordu arte ezagutzen ziren argizagien eraginez soilik ezin zitezkeela gertatu frogatu zuen eta beste argizagi bat bazela esan zuen. Verrierren lanen ondoren Berlingo behatokian egindako ikerketeta batzuetan, hark esan bezala eta esan zuen inguruan, beste argizagi bat bazela frogatu ahal izan zen. Hasieran Le Verrier izena jarri zioten eta, geroago, Neptuno deitu zuten.