Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Veloso, Caetano

Brasildar abeslaria (Santo Amaro, 1942). Riora joan zen 1965ean Maria Bethaniarekin, eta bi urte geroago bere lehen diskoa grabatu zuen, Domingo, Gal Costarekin. Garai hartan saio asko egin zituen telebistan, eta 1968an bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen. Hurrengo urtean, Tropicalia diskoaren argitarapenak tropicalismo musika higikundearen sorrera ekarri zuen. Higikunde horretako musikarien artean aipagarriak dira Gilberto Gil, Gal Costa eta Maria Bethania bahiarrak. Higikundeak berritu bat eman nahi zion bossa-novari, beste kontinente batzuetako ideiez eta musikaz hornituz. Higikundearen sorreratzat 1967ko jaialdi bat hartzen da, Giberto Gil eta Caetano Velosok pop eta rock taldeekin batera eskainia. 1969an Londresa erbesteratu zen eta hiru urte geroago bere herrialdera itzuli eta Araca Azul disko berezi eta esperimentala grabatu zuen. 1981ean sekulako arrakasta lortu zuen Outras palavras diskoarekin, eta harrezkero mundu guztira zabaldu da Velosoren ospea.