Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Velez de Mendizabal Azkarraga, Jose Maria

Arabar idazle eta kultur gizona (Aramaio, 1949). Enpresa eta ekonomia zientzietako ikasketak egin zituen. 1985-1989 bitartean Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izan zen, eta 1993az gero Eusko Ikaskuntzaren kudeatzailea. Arrasate Press eta Arrasate Telebistako bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Lan nagusiak: Sebero Altube (1979), Jokin Zaitegi (1981), eta Jose Mari Azkarraga Mozo “Lurgorri” (2003), biografiak; Lainopean kantari (1984), Sixties (1990), eta Mende laurdenean (199), artikulu-bilumak; Zeu zara, Carmen (1984), narrazioa; eta Yehuda (1992), Moskuko gereziak (1996), eta Samurai berria (1998), eleberriak.