Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vendôme, César Borboikoa

Frantses printzea eta Vendômeko dukea (Coucy-le-Château-Auffrique, 1594 - Paris, 1665). Henrike IV.a Frantziako erregearen eta Gabrielle d’Estrées-en ezkontzaz kanpoko semea zen, 1595ean legezkotzat onartua. 1598an erregeak bere alaba Frantziska Lorenakoarekin ezkontarazi zuen eta Vendômeko dukerria eta Bretainiako gobernua eman zizkion. Higanoteen aurkako guduetan irabazi zuen ospea. Luis XIII.a Frantziako errege zela (1610-1643), Richelieu kardinalaren aurkako konspirazio batean parte hartu izanagatik preso eduki zuten horregatik 1626tik 1630era. Herbehereetara eta, geroago, Ingalaterra joan zen eta 1643an itzuli zenean erregeari leial izan zitzaion. Seme nagusia Giulio Mazarini kardinalaren iloba batekin ezkonarazi zuen eta Burgundiako gobernua eman zioten ordainetan (1651). Mazariniren alde egin zuen Fronda-ren auzian. Guyenneko gudarostearen buru zela, Libourne eta Bordele hartu zituen (1653), eta Espainiako itsas gudarostea menderatu zuen Bartzelona aurrean (1655).