Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vasa dinastia

Suediako (1523-1654) eta Poloniako (1587-1668) aginpidea izan zuen dinastia, jatorriz Uppland-ekoa. Bi adar bereizten dira, Suediakoa bata eta Poloniakoa bestea. Suedia Danimarkatik bereizi zenean Suediako errege bihurtu zen Gustabo I.a izan zen Vasako dinastiaren sortzailea; haren hiru seme ere, Erik XIV.a, Joan III.a eta Karlos IX.a, Suediako errege izan ziren. Suediako adarreko azken kidea Kristina erregina izan zen, Karlos IX.aren iloba eta Gustabo Adolforen alaba, 1654an bere lehengusu Karlos X.aren alde abdikatu zuena. Poloniako aginpidea Suediako Gustabo I.aren iloba eta Joan III.aren seme Sigismundo III.a errege bihurtu zenean eskuratu zuen Vasa dinastiak; Sigismundo III.a Suediako errege ere izan zen 1592 arte. Haren ondorengoak Ladislao IV.a (edoVII.a) eta Kasimiro V.a izan ziren.