Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Varo, Publio Kintilio

(Lat. Publius Quintilius Varus). Erromatar politikaria eta militarra (?, K.a. 50? - Teutoburgoko basoan, K.o. 9). K.a. 22. urtean zergari izan zen Akaian, 16. urtean Asiako kontsulorde eta ahaldun, 13an kontsul eta, geroago, kontsulordea Afrikan. K.a. 4. urtean juduen matxinada menderatu zuen. K.o. 6. urtean ahaldun izendatu zuten Germanian, eta hango biztanleen gorrotoa piztu zuen zergak ordainarazteko zerabilen zuhurkeriak. Erromatar bihurtutako germaniar batek, Arminio delakoak, Teutoburgoko baso batera desbideratu zituen Varo eta haren mendeko gudarostea eta, bertan, matxinatutako germaniarrek erromatarrak menderatu zituzten.