Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vasari, Giorgio

Italiar pintorea, arkitektoa eta idazlea (Arezzo, Florentzia, 1511 - Florentzia, 1574). Medici familiaren babespean egin zituen arkitektura eta pintura ikasketak Florentzian, Andrea del Sarto eta Jacopo da Pontormo maisu manieristekin. 1532. urtean Erromara joan zen eta guztiz txunditu zuen Michelangeloren obrak. Lanik aipagarriena Florentziako Uffizi jauregia berritzeko proiektua du, Florentziako arkitektura manieristaren eredu garbia. Baina, batez ere, ekarpen teorikoak eman zion ospea; izan ere, Vasariren Italiako eskultore, arkitekto eta pintore onenen bizitza (11542-1550 eta, bigarren argitaralpen osatua, 1568) Italiako artearen historiako oinarrizko liburua da, eta hartan erabili zuen eredu historiografikoak eragin handia izan zuen Europako mendebaleko arte literaturan.