Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Goyen, Jan

Herbehereetako pintorea eta marrazkilaria (Leiden, 1596 - Haga, 1656). Esaias Van de Velderen lantegian ikasi zuen lehenik. Belgikan, Frantzian eta Ingalaterran barrena ibili zen eta krokis ugari marraztu zituen bidaia horietan. 1634. urtean Hagan hartu zuen bizilekua. Koadroak pintatzeko eskari asko izan zituen; azkenean, ordea, behartsu hil zen. 1640. urtetik aurrera pintatuak dira egilearen obrarik aipagarrienak, paisaiak eta koadro erromantikoak batez ere: Arte moztuak, Dordrecht-eko ikuspegia, Ibai baten bokalea, Negua, Errota eta ibaia, Arte zaharra, Ibaiaren ertzak eta Patinatzaileak.