Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Leeuwenhoek, Antonie

Herbehereetako ikertzailea (Delft, 1632 - Delft, 1723). Berak sortutako mikroskopio soilak era metodiko batez erabili zituen lehena izan zen. Ikerketa histologikoak arras hobetu zituen, bere garaiko gainerako mikroskopioek baino ahalmen handiagoa baitzuen bereak. Odoleko globuluak ikusi zituen eta aingira kume baten kapilarretan odolaren joan-etorria ere aztertu zuen. Opera omnia sive Arcana naturae ope exactissimorum microscopiorum detecta (1715-1722) obran bildu zituen eginiko aurkikuntzak.