Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Mander, Carel

Flandestar pintorea eta teorigilea (Meulebeke, 1548 - Amsterdam, 1606). Erromako talde manieristako kidea izan bide zen, baina teorian egindako lanengatik da batez ere ezaguna. Haarlemgo akademiaren sortzaileetakoa izan zen eta joera manieristaren aitzindarietakoa. Herbehereetako antzinako pinturari buruzko lan handi bat argitaratu zuen, Pintura liburua (1604).