Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Musschenbroek, Petrus

Holandar fisikaria (Leiden, 1692 - Leiden, 1761). Fisika irakaslea izan zen Duisburgen, Utrechten eta Leidenen. Saiakera asko egin zituen eta haietako batean, botila bateko urak elektrizitate karga izan zezakeen ala ez ikertzen ari zela, kondentsatzaile elektrikoa asmatu zuen (1745).