Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van der Meulen, Adam Frans

Flandestar margolaria (Brusela, 1632 - Paris, 1690). Pieter Snayers-en ikaslea izan zen. Guduetako ikuspegiak margotzeagatik da batez ere ezaguna. Luis XIV.a Frantziako erregearen margolaria izan zen. Obrak: Luis XIV.a Douai-ra sartzen, Brujasko galera, Fontaineblau-ko ikuspegia. Tapiz-kartoiak ere egin zituen, Erregearen historia-rako.