Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Diemen, Anthony

Holandar administratzailea (Culemborg, 1593 - Batavia, 1645). Holandaren Sortaldeko Indietako Konpainiako gobernari nagusia izan zen 1636-1645. urteetan, Malaka eta Zeilan hartu zituen eta merkataritza harremanak zabaldu zituen Ginea Berria, Formosa eta Japoniaraino. Espedizio bat antolatu zuen, Abel Tasman itsasgizonaren gidaritzapean, gaur egungo Tasmaniara iritsi zena (1642). Tasmanek Van Diemen lurraldea deitu zion uharteari.