Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Dijk, Peter

Alemaniar dantzaria eta koreografoa (Bremen, 1929 - Paris, 1997). Irakasle izan zituen Tatianna Govsky, Boris Kniaseff eta Serge Lifar. 1946an egin zuen debuta Berlingo Estatuko Operan. Ondoren Wiesbaden-eko Operako dantzari nagusia eta koreografoa izan zen 1951-1952 denboraldian. Handik Janine Charrat-en konpainian sartu zen dantzari nagusi gisa (1952-1954). Lortu zuen arrakastari esker, Parisko Operako dantzari nagusi izateko deitu zuten 1955ean. Serge Lifar-en Eztei fantastikoak izan zen bertan egin zuen lan nagusia. Koreografo gisa Hanburgoko Operako dantza zuzendari izan zen 1960-1973 urteen bitartean. Rhin-eko Balletean (1974-1978) eta Genevako Antzoki Nagusian ere (1978-1980) egin zituen koreografo lanak. 1981etik 1989ra Bonn-eko Balleteko zuzendari izan zen.