Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valverde, Lola

Euskal ikerlari eta irakaslea (1941). Historia Modernoan eta Gaur Egungoan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, 1975ean. Doktoretza 1992an lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate bereko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea da 1990etik eta irakasle titularra 1992tik. Saioak aldizkariaren idazketa batzordekoa eta Eusko Ikaskuntzaren Historia eta Geografia Saileko Koadernoak aldizkariko Zuzendaria. Halaber, European Local and Regional Comparative History Series bildumaren eta RIEVeko Idazketa Batzordekoa da. 1990etik 1992ra Historia saileko idazkaria izan zen, eta 1994tik 1996ra Historia eta Geografia saileko lehendakaria. 1995etik Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako lehendakariordea da.