Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tsedenbal, Ioumjaghine

Mongoliar politikaria (Oubsa Nur probintzia, Mongolia, 1916 - Mosku, 1991). 1952an Txoibalsanen ondorengo izan zen Mongoliako Herri Alderdi Iraultzaileko (komunista) buru gisa. 1974an estatuburu izendatu zuten. 1984an kargutik kendu zuten eta 1990ean alderdi komunistatik bota zuten.