Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tsao-Tsao

Han dinastiako azken garaietako jenerala (P’ei, Kiangsu-ko probintzia, Txina, 155 - Lo-yang, 220). Dong Zhuo agintariaren aurka matxinatu zen beste batzuekin batera. Hura hil ondoren beste matxinatuen aurka borrokatu zen eta pixkanaka-pixkanaka guztiak hil zituen. Etengabe ari izan zen borrokan harik eta 208an Txibiko hondamenak Txina hiru erresumatan zatitu eta Tsao-Tsaok iparralde osoa bereganatu zuen arte. Aginpideari eusteko borrokan eman zituen bere azken egunak. Gerra-gizon aparta izan zen, bizkorra, maltzurra eta estratega bikaina. Aditu batzuen ustez hura izan zen Han dinastia hondamendira eraman zuena; beste batzuen ustez, berriz, Txinako inperioa bateratu zuen. Ele zaharretako pertsonaia bihurtu zen. Bestalde, olerkari eta idazlea izan zen, gorteko hizkera bihurria eta hizkera xehe eta zuzena bikain menderatzen zituena; hogeita hamar bat olerki idatzi zituen.