Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tschumi, Bernard

Suitzar arkitektoa (Lausana, 1944). Aita Jean Tschumi arkitektoa zuen (1904-1962). Zurich-eko Eskola Politekniko Federalean egin zituen ikasketak. Ondoren, irakasle izan zen Ingalaterran, Londresko Arkitektura Elkartean, eta orobat Estatu Batuetan, Architecture and Urban Studies-eko Institutuan eta Princeton-eko unibertsitatean. Arkitekturaren teorialari da, eta hainbat lan idatzi ditu Architecture and Disjonction lanean bildu direnak. 1983an la Villette-ko parkea (Paris) berritzeko lanetarako lehiaketan irabazle izan zen. Tschumik galeria luze bat eraiki zuen Zientzien gunera eramaten duena, eta inguruan hainbat aisiarako gune eraiki zituen. Horrez gainera, Marne-la-Vallée-n, Parisko aldirietan, arkitektura eskola bat sortu zuen eta gaur egungo arte Estudio Nazionala Tourcoing-etik hurbil. Tschumik arkitektura beste diziplina batzuekin lotzen du, hala nola zinema, literatura edo filosofiarekin.